Mundua -

Iruzkina

Nork kalifikatzen ditu kalifikazio agentziak?

Standard and Poor's, Moody's, Fitch... Gobernuak eta herrialdeak eroriarazteko boterea dute, baina inork ez daki notzuek osatzen dituzten, eta are gutxiago, nortzuek ipini dituzten hor.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harrigarria ez da Standard and Poor''s agentziak AEBen zor publikoari A hirukoitza kentzearekin mehatxu egitea, zor horrek A hirukoitza, hau da, kalifikazio gorena, eduki izana baizik.

AEBak munduko zorpetze handiena duen herrialdea da. Barne Produktu Gordinaren % 10,8ko defizit publikoa du eta merkataritzako defizita ere ikaragarria da, saltzen duena baino askoz ere gehiago erosten duelako. Ondorioz, zor publikoa gero eta handiagoa da.

Zifra horiek erakusten dituen beste edozein herrialde balego, Standard and Poor''s agentziak honezkero murriztua zion zorraren kalifikazioa. Egia da Estatu Batuetako ekonomia munduko ekonomiarik handiena dela oraindik ere, eta guztiek konfiantza osoa dutela dolarrarengan, bai trukerako txanpon gisa, baita txanpon babesgarri gisa ere. Baina A bikoitzaren kalifikazioa errealistagoa litzateke.

Ondorioz, kalifikazio agentzia entzutetsuek egiten duten lana kolokan jartzera behartuta gaude berriz ere. Ez Standard and Poor''s agentziaren lana bakarrik, baita Moody''s-ena eta Fitch-ena ere.

Hirurek Londresen eta New Yorken dute egoitza, kapitalismo anglosaxoniarra sutsuki defendatzen dute, eta ihes egiten diote edonolako kontrol politikori.

Gobernuak eraitsi ditzakete, herrialdeek behea jo dezaten ere lor dezakete, baina inortxok ere ez daki nork osatzen dituen agentzia hauek, ezta dauden tokian nork ipini dituen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea