Mundua -
Polemika
Tea Partyko kide batek Obama tximino batekin alderatu du
Marilyn Davenportek fotomuntaketa hau banatu du Interneten. Ondoren barkamena eskatu du, baina uko egin dio Alderdi Errepublikanoan duen kargua uzteari.
Erredakzioa
Tea Party mugimendu kontserbadoreko militante batek barkamena eskatu behar izan du, Barack Obama presidentearen aurpegia duen tximino baten fotomuntaketa bat banatzeagatik. Nolanahi ere, ez du Kaliforniako Alderdi Errepublikano barruan duen kargua utzi nahi izan.
Marilyn Davenportek Interneten banatu du fotomuntaketa. Harrezkero, sare osotik hedatu da.
Irudian, hiru tximino ikus daitezke, baina horretako batek Obamaren aurpegia du.
Argazki oinean esaldi hau zegoen: "Orain badakizue zergatik ez dagoen jaiotze ziurtagiria". Izan ere, kontserbadoreek ziurtagiri hori erakusteko eskatu diote Obamari, atzerrian jaio zela uste dutelako.
AEBetako Konstituzioak debekatu egiten du atzerrian jaiotakoak presidenterako hauteskundeetara aurkeztea.
Davenportek azaldu duenez, argazkia barregarria iruditu zitzaion, eta horregatik banatu zuen.