Mundua -

Kuba

Raul Castro Kubako Alderdi Komunistako lehen idazkari izendatu dute

Castroren hitzetan, sozialismoa defendatzeko konpromisoa izango da "bere azken zeregina", eta "ez du inoiz kapitalismoaren itzulera onartuko" Kuban.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Castro Kubako presidentea Kubako Alderdi Komunistako lehen idazkari aukeratu dute; Alderdiko kargurik garrantzitsuena da eta Fidel Castro anaia ordezkatuko du. Fidel Castrok 2006an utzi zuen boterea, gaixotasun bat zela eta, 1965etik boterean izan eta gero.

Raul Castrok txaloak jaso ditu Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresuaren amaieran.

Castroren hitzetan, sozialismoa defendatzeko konpromisoa izango da "bere azken zeregina", eta "ez du inoiz kapitalismoaren itzulera onartuko" Kuban.

Fidel Castro

Fidel Castro Kubako presidente ohiak Alderdi Komunistaren zuzendaritza utzi du eta ez du horretan kargurik izan nahi, berak baieztatu duenez.

"Raulek bazekien ez nuela kargurik hartuko", esan du Fidel Castrok (84 urte) Cubadebate webgunean; Castrok bere hausnarketak zabaltzeko erabiltzen duen bideetariko bat da webgune hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea