Mundua -
Analisia
Kuba: batzar bat eta argazki bat
Lurraldean izango diren aldaketak urriak eta makalak izango dira. Alderdi Komunistak jarraituko du kontrol politikoa mantentzen eta ez da beste indar politikorentzat lekurik izango.
Jesus Torquemada
Kuban izango diren aldaketak urriak eta makalak izango dira. Eta gazteek ez dute alderdian lekurik izango. Horixe Kubako Alderdi Komunistaren Batzarraren emaitza.
Iraultza egin zutenek esku artean dituzte oraindik alderdiaren kargurik garrantzitsuenak; baten bat betetzen dute hurrengo belaunaldikoek, hau da 50 urte inguru dituztenek, baina 40 urtetik beherakoek ez dute apenas kargurik.
Erreformei dagokienez, aldaketa gutxi. Egia esan, Kubako komunistek ez dute sekula "erreforma" aipatzen, "ereduaren gaurkotzea edo hobetzea" baizik.
Enpresa publikoetan ajusteak egingo dira eta horrek zera esan nahi du: jende askok funtzionari kargua galduko duela baina negozio propioak aurrera ateratzeko aukerarekin orekatuko da hori.
Kubako Alderdi Komunistak jarraituko du kontrol politikoa mantentzen eta ez da beste indar politikorentzat lekurik izango.
Azkenean, batzar honen inguruan gauza bakarra gogoratuko dugu: Raul anaiaren eskua altxatzen duen Fidel Castroren argazkia. Horixe baino ez.