Mundua -

VENEZUELA

Venezuelako Asanblea Nazionalerako hauteskundeen aurrerapena iragarri du Madurok

Oraingoz, Juan Guaido oposizioko buruak ez du baztertu hauteskundeetara aurkeztea.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelan, Nicolas Maduro presidenteak Asanblea Nazionalerako hauteskundeak aurreratzeko asmoa iragarri du. Gaur-gaurkoz, oposizioaren esku dago Parlamentua. Iragarpenaren ostean, Juan Guaido oposizioko buruak ez du oraingoz baztertu hauteskundeetara aurkeztea, beste batzuetan egin izan duen bezala.

"Hauteskundeak egingo ditugu, Asanblea Nazionalerako hauteskundeak aurreratuko ditugu", adierazi du Madurok presidentea aukeratzeko hauteskundeen lehen urteurrenaren harira Miraflores Jauregian egindako ekitaldian.

Hauteskundeetan indarrak neurtzeko dei egin dio Madurok oposizioari, berez Asanblea Nazionalaren agintaldia 2020ko abenduan amaitzen bada ere.

"Hauteskundeetan indarrak neurtuko ditugu. Hauteskundeak egingo ditugu. Azken bost urteetan legitimatu ez dugun erakunde bakarra legitimatuko dugu. Asanblea Nazionalerako hauteskundeak aurreratuko ditugu, herria norekin dagoen jakiteko, boto gehien nork dituen jakiteko eta nork irabazten duen ikusteko", esan du Madurok. Horren hitzetan, hori litzateke egungo Venezuelako egoerari konponbidea jartzeko irtenbide "baketsu eta demokratikoa".

Asanblea Nazionala 2015ean berritu zen. Gobernuak zein oposizioak baliozkotzat jo zituzten hauteskundeak, eta azken horrek eskuratu zuen gehiengoa.

Halaber, oposizioarekin Norvegian egindako lehen elkarrizketa saioaren balorazioa egin du Madurok. "Norvegiako Gobernuaren bitartekaritzarekin egindako lehen saioa oso positiboa izan da", azaldu du.

Maduroren hitzaldiaren ondotik, bere jarrera aurpegiratu dio Juan Guaidok Nicolas Madurori. Edozein kasutan, Guaidok ez du baztertu, modu esplizituan, hauteskundeetara aurkeztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela Latinoamerikako azken ordukoa Nicolás Maduro Guaidó albisteak Leopoldo López Mendoza