Mundua -

Gertakaria

Mediku katalan bat hil dute Nigerian, Artur Masen lehengusua

Antoni Gavarró i Puig (50 urte inguru) asteazkenean hil zuten, eta familiak gorpua lehenbailehen aberriratzea espero du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuk Antoni Gavarró mediku katalana, Generalitatearen presidentearen lehengusua, hil dute Nigerian, Presidentetzako iturrien arabera.

Antoni Gavarró i Puig 50 urte inguru zituen, eta Sabadelleko Parc Taulí Osasun-korporazioaren diagnostiko zentruko (UDIAT) Laborategiko medikua izan da azken hamarkadan.

Hilketa atzo izan zen, eta Nigeriako poliziak gaur eman dio Lagosen dagoen kontsulatu espainiarrari gertatutakoren berri, Kanpo Arazoetako Ministerioaren iturriek esan duten arabera.

Ez Ministerioak ez Generalitateak ez dute hilketaren inguruko daturik eman nahi, familiaren pribatutasunari dagokiola usten dutelako.

Kanpo Arazoetako Ministerioak hildakoaren familiarekin harremanetan dago etengabe, eta gorpua lehenbailehen aberriratzeko laguntza eskaini dio.

Parc Taulí Ospitalak gaur bertan izan du gertakariaren berri, eta esan dutenez, Nigerian oporretan zegoen Gavarró.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea