Mundua -

Erasoa

25 hildako Pakistanen AEBetako misilekin egindako eraso batean

Horretaz gain, gutxienez 14 pertsona hil eta 34 zauritu ziren atzo Karachiko jolas-etxe baten aurrean bonba batek eztanda egin ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 25 lagun hil dira, tartean hiru emakume eta bost ume, AEBko piloturik gabeko hegazkinekin jaurtitutako misilekin egindako eraso batean, adierazi du Geo kateak. Erasoa Waziristan eskualdean jazo da.

Hegazkinak bost misil jaurti dituzte, Afganistán mugaldean dagoen Spinwam hirian. Gainera hainbat lagun zauritu dira.

Horretaz gain, gutxienez 14 pertsona hil eta 34 zauritu ziren atzo Karachiko (Pakistan) jolas-etxe baten aurrean bonba batek eztanda eginda, iturri ofizialen arabera.

Atentatua Ghas Mandi zonaldean izan zen, Liyari auzoan; alderdi politikoetatik gertu dauden krimen-banden mendeko lurraldea da eta maiz izaten dira bertak tiroketak eta lapurretak.

Terrorismoa hainbat alditan kolpeatu du Karachi, batez ere segurtasun indarren, Pakistaneko agentzien eta xiiten prozesioen kontrako atentatuen bidez.

Pakistaneko Giza Eskubideen Batzordeak egindako ikerketa baten arabera, 2-542 pertsona hil dira 2010ean Asiako hegoaldeko herrialdean izandako eraso terroristak edo matxinatuak direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea