Mundua -

Emakumeen aurkako indarkeria

26.534 emakume kolonbiar izan ziren sexu indarkeriaren biktima gatazka armatuan

Gerrarako arma gisa erabili izan den sexu indarkeriak milaka emakumeri eragin die Kolonbian, eta Gobernuak horiei laguntzeko neurriak indartu nahi ditu.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerrarako arma gisa erabilitako sexu indarkeriak 26.534 emakumezko biktima utzi ditu Kolonbian 1985eko urtarrilaren 1etik, Biktimen Batasuna Gobernuko erakundeak jakinarazi duenez.

Sexu Indarkeriaren Emakumezko Biktimen Duintasunaren Egun Nazionalaren harira, Kolonbiako Gobernuak gataza armatuak iraun duen bitartean izan diren biktimen kopuruak eman ditu.

Biktimen eta Lur Banaketaren Legean agertzen denez, 1985eko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen dira biktimak.

Ramon Rodriguez Biktimen Batasuneko zuzendariak esan du 7.494 emakumek jaso dutela kalte-ordain administratiboa, eta 2.712k parte hartu dutela "konponketa estrategian".

Gobernuak "sexu indarkeriaren biktima izan diren emakumeen ausardia, lana eta erresistentzia aitortu eta horien duintasuna aldarrikatu" nahi izan du gaurkoan.

Indarkeria prebenitzeko neurrien artean egonkortasun sozioekonomikoa emateko neurriak hartu dituzte, hezkuntza, etxebizitza, elikagai segurtasun eta osasun alorretan, besteak beste.

Jineth Bedoya Lima kazetaria 2000n bahitu zuten eta sexu-erasoa egin zioten Bogotako kartzela bateko arma-trafikoari buruzko ikerketa bat egiten ari zenean, eta gaur gogor jo du delitu horren aurka eta biktimen alde.

2009tik, Bedoyak kanpaina egin du biktimei salaketa jar dezaten dei egiten "Ez da isiltzeko garaia" lelopean, eta 2014an Gobernuak dekretu bat onartu zuen biktima horiei aitortza egiteko urtero gaurko egunez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Tratu txarrak gaur Albisteak Kolonbiako albisteak gaur Matxismoa gaur Feminismoa gaur