Mundua -

300 monje atxilotu dituzte

Txinako Poliziak bi pertsona hil ditu Tibeteko monasterio batean

Polizia kolpeka hasi da jende multzo baten kontra zibilak monjeen kaleratzea galarazten saiatu direnean. Kolpeen ondorioz, gizonezko bat eta emakumezko bat hil dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, bi pertsona hil dita eta 300 monje atxilotu dituzte Txinako Poliziak Tibeteko monasterio budista bati egindako erasoaren ondorioz. Informazioa BBC telebista katearen albistegiek zabaldu dute, Tibeten aldeko Nazioarteko Kanpainian oinarrituta.

Erakunde horrek azaldutakoaren arabera, Poliziak Abako konterriko Kirti monasterioari eraso egin dio, Sicuani probintzian. Monjeak bertatik ateratzen ari zirela, Polizia inguruan kanpatutako jende talde bati kolpeak ematen hasi zaio, pertsona horiek monjeen kaleratzea saihesten saiatu direnean.

Kolpeen ondorioz, gizonezko bat eta emakumezko bat hil dira.

"Jendeak besoak eta zangoak hautsita zituen, adineko emakumezko batek hausturak zituen zangoaren hiru toki ezberdinetan . Gainera, ahoak eztali dizkiete haien ohiuak entzun ez zitezen", azaldu du Kirtiko monje batek.

Iragan martxoaren 16an, monasterio horretako 21 urteko monje batek bere burua erre zuen protesta gisa eta Txinako poliziek, sugarrak itzaltzen lagundu beharrean, monjea jo egin zuten.

Ordutik, bertan tentsio handia dago eta apirilaren 16tik ehunka pertsona daude monasterioaren inguruan, Poliziak monjeak eraman eta "berrezitzeko". Tibeten aldeko Nazioarteko Kanpainiaren arabera, Poliziak erakina inguratuta dauka, bertako 2.500 monjeak blokeatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea