Mundua -

Sareak

Wifi sare pribatuak baimendu eta modemen inportazioa legeztatu du Kubak

Uztailaren 29tik aurrera egongo dira indarrean neurri berriak, "sare pribatuak eta abiadura handiko haririk gabeko sistemak 2,4 eta 5 gigahertzeko abiaduran bideratzeko".

Kuba. Foto: EFE
Wifi sare pribatuak baimendu eta modemen inportazioa legeztatu du Kubak
Kuba. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubak asteazken honetan iragarri du haridun zein haririk gabeko sistemak baimenduko dituela, datuak transmititzeko. Orain arte sistema horiek debekatuta zeuden herrialde osoan, baita modemak ere. Aurrerantzean, baina, transmisio ekipamenduen inportazioa legeztatuta egongo da.

Hain zuzen ere, Komunikazio Ministerioak bi ebazpenen bidez jasotako neurri horiek uztailaren 29tik aurrera egongo dira indarrean. Helburua da "sare pribatuak eta abiadura handiko haririk gabeko sistemak 2,4 eta 5 gigahertzeko abiaduran bideratzea, Wilfredo Lopez ministerio horretako zuzendariak azaldu duenez.

Orain dela gutxira arte munduko herrialde atzeratuenen artean zegoen Kuba, Internet konexioei dagokienez. Alabaina, informatizazio prozesu azkar bat bideratu du azken urteotan, etxeetatik sarera konektatu ahal izateko eta sakelako telefonoetan 3G teknologia zerbitzua eskaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Kuba Internet