Mundua -

TIROkETA

13 hildako eta 4 zauritu, AEBko eraikin publiko batean izan den tiroketan

Virginia Beacheko udal eraikineko langilea zen ustezko erasotzailea eta tiroka sartu zen bertara, han 16:00ak zirenean (20:00 GMT). Zaurituetako bi egoera kritikoan daude.

Tiroketa Virginian. Argazkia: EFE
Tiroketa Virginian
Tiroketa Virginian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 pertsona hil eta 4 zauritu dira ostiral gauean Virginia Beacheko udal-bulego batean (Virginia, AEB) izan den tiroketan. Hildakoen artean dago ustezko erasotzailea, 40 urteko DeWayne Craddock bertako langilea.

Craddock ingeniaria zen eta hiriko Obra Publikoetarako Departamentuan lan egiten zuen duela 15 urtetik. AEBn 16:00ak zirenean (20:00 GMT) eraikinera sartu eta aurrean harrapatzen zuen guztiari tiroka hasi zen.

James Cervera Virginiako Poliziaburuak azaldu duenez, Craddok Poliziak hil zuen lekuan bertan.

Hasiera batean 11 hildako zirela esan bazuen ere, ondoren Cerverak berak 13ra igo du hildakoen kopurua. Agintariek hiru solairutan aurkitu dituzte gorpuak.

Virginia Beacheko Sentara Ospitale Nagusiak Twitter bidez jakitera eman duenez, hiru zauritu ingresatuta daude: bi egoera kritikoan daude eta bestea bat onik. Laugarren zaurituari alta eman diote.

Erasoaren arrazoiak ikertzen ari da Polizia. Informazio batzuen arabera laster kaleratu egin behar zuten, bestea batzuk erasotzailearen iragan militarrari egiten diote erreferentzia, baina Poliziak berak ez du ezer baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak