Mundua -
Iruzkina
Schengen-eko askatasuna, arriskuan
Sarkozyk eta Berlusconik proposatutakoa arriskuan jar lezake Europar Batasuna barruan herrialde batetik bestera dagoen askatasuna.
Jesus Torquemada
Schengeneko akordioak ezartzen duen pertsonen joan-etorri librerako eremuak, gaur egun, Europako 29 herrialde hartzen ditu bere gain. Europar Batasuneko 27 herrialdeetatik 25 eta Europar Batasuneko kide ez diren beste lau herrialde.
Schengenen ez dauden Europar Batasuneko bi herrialdeak Irlanda eta Erresuma Batua dira, eurek nahi ez dutelako. Europar Batasunaz kanpo daudenak Islandia, Norvegia, Liechtenstein eta Suitza dira.
Zirkulazio librearen eremua 1985ean sortu zen Luxenburgeko Schengen herrixkan, eta geroago, Europako itun benetara batu zen.
Schengeneko akordioak herrialde sinatzaileen artean muga guztiak bertan behera uzten ditu. Pertsonak herrialde batetik bestera joan daitezke, euren herrialdean bertan baleude bezala. Hau da, behin Schengen eremuan sartuta, libreki mugitu daiteke bat bertan.
Baina, Schengeneko herrialde batean egonaldi-baimena duten Europar Batasunaz kanpoko herritarrek behin bakarrik dute beste herrialde batera joateko aukera. Egonaldia luzatu nahi izanez gero, beharrezkoa dute herrialde horri baimena eskatzea.
Eta mugetako kontrolak salbuespenezko kasuetara itzul daitezke. Esaterako, ordena publikorako mehatxu baten edota jende asko erakarriko lukeen kirol-ikuskizun baten aurrean.
Sarkozyk eta Berlusconik orain proposatutakoa salbuespenezko kasu horiek zabaltzea da. Baina gehiegi zabaltzen badira, guztia bertan behera gera daiteke.