Mundua -

kontuen blokeatzea

Twitterrek barkamena eskatu du Txinan kontuak blokeatzeagatik

Konpainia informatikoak ehunka kontu blokeatu ditu "positibo faltsuak emateagatik", Tiananmengo sarraskiaren 30. urtemugaren atarian, kontu horietan erabiltzaileek sarraski hura salatzen zutelako.

Pekingo Tiananmen plazako zaintza kamerak. Argazkia: EFE
.
Pekingo Tiananmen plazako zaintza kamerak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter konpainia informatikoak barkamena eskatu du "positibo faltsuak emateagatik" ehunka kontu blokeatu ondoren, Pekingo Tianamen plazako sarraskiaren 30. urteurrena izateko egun batzuk falta direnean kontu horietako erabiltzaileek sarraskia salatzen zutelako.

Prentsaren arabera, Txinako Gobernuak ez du zerikusirik izan kontuen blokeo horretan. Konpainiako agintariek, berriz, "ohiko prozedura" abiatu dutela esan dute.

Txinak erabateko zentsura ezarri du 1989ko liskarren inguruan, eta beti defendatu du bere jarduna. Horrela, errepresio odoltsua erabaki "zuzena" izan zela berretsi du igandean Wie Fenghe Txinako Defentsa ministroak, horri esker "egonkortasuna" lortu dutelako.

Orokorrean, Twitter "ofizioz" jarduten da giza partaiderik ez duen kontuak blokeatzen, informazioa prozesu automatizatuen bitartez ('bots') errepikatzen baitute.

Hala ere, konpainia informatikoak jakitera eman duenez, bertan behera utzitako kontuak anonimatuan utzi dituzte, erabiltzaileak identifikatzea saihesteko; izan ere, Txinak zaintza informatikorako munduko gailurik sofistikatuenak ditu, eta pertsona asko bat-batean zentsuratzeko gai da.

"Zenbaitetan positibo faltsuetan oinarritutako blokeo jendetsuak egiten ditugu, eta batzuetan porrot egiten dugu. Hori zuzentzeko lanean ari gara", azaldu du konpainiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Twitter Txina Eguneko albisteak Albisteak