Mundua -
Iruzkina
Erasoa Marokoko turismo gune nagusian
Erregearen inguruan dauden sektore batzuek uste dute Mohamed VI.a hurrunegi joaten ari dela erreforma demokraikoekin.
Jesus Torquemada
Turistak hil eta turismoaren industriari ahalik eta kalte handiena eragitea horixe atzo Marrakaxen izandako atentatuaren helburu nagusia. Zeharkako helburua berriz, Mohamed VI.a erregeak iragarri dituen azaleko erreforma demokratikoak itotzea, eta arazoak eragitea erreforma horiek haratago eramatea aldarrikatzen duen herri mugimenduari.
Iragarritako erreformek erregearen boterea piskanaka piskanaka murriztea aurreikusten dute; erregearen inguruan dauden batzuk, Mohamed VI.a hurrunegi joan dela uste dute, eta beraz, ez dela beharrezkoa aldaketarik egitea. Sektore hauei noski, ondo datorkie atzoko atentatua.
Igande hontan gazteek beste manifestazio bat deitu dute, hilean behin sare sozialen bidez antolatzen direnen barruan. Ikusi beharko da manifetsazioa egiten utziko duten, edota debekatu egiten duten segurtasun nazionalaren aitzakian.
Dena dela, talde yihadistei ez zaizkie batere interesatzen inolako aldaketarik egitea, hauek dira atzoko atentatuaren susmagarri nagusiak.
Lehen ere izan da atentaturik Marrakatxen, hain zuzen ere 1994ean , urte hortan bertan eta 2007an Kasablankan egin zuten. Kalifato islamiarra ezarri nahi dute yihadistek, eta beraientzat oztopo dira bai erregea eta baita gazteek proposatzen duten demokrazia ere.