Mundua -

15 hildako Marrakechen

Atentatuak ez omen ditu Marokok egin asmo dituen erreformak geldituko

Horixe esan du Salaheddine Mezour Marokoko Ekonomia ministroak. Demokraziarantz egingo duten erreforma konstituzionalarekin "bat baino gehiago harritu" egingo dela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marokoko Gobernuak atzo Marrakechen izandako atentatuaren harira adierazi duenez, ez dute "atzerapausorik" emango demokraziarantz egingo duten erreforma konstituzionalean.

Salaheddine Mezouar Ekonomia ministroak egin ditu adierazpen horiek Madrilen emandako hitzaldi batean. Gainera, egingo duten erreforma konstituzionalarekin "bat baino gehiago harritu" egingo dela azpimarratu du.

Ekonomia ministroak zehaztu du erreforma horrekin Parlamentua indartuko dutela eta botere banaketa egiazkoa izatea duela helburu, Justizia "erabat independentea izan dadin".

Hildakoak identifikatu dituzte

Bi marokoar, bi frantziar, bi kanadar eta holandar bat identifikatu dituzte orain arte Marrakecheko atentatuan hildako 15 lagunen artean, Marokoko Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Agiri baten bitartez, Ministerioak atzera egin eta hildakoen kopurua 15ekoa izan zela esan du, ez 16.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea