Mundua -
Dardara
4,6 graduko lurrikara izan da El Salvadorren
Goizaldean izan da lurrikara, San Salvadorren 03:12 zirenean. Epizentroa hiriburutik 119 kilometrora kokatu da, 100 kilometroko sakoneran.
EiTB.EUS
Richter eskalan 4,6 graduko indarra izan duen lurrikara izan da gaur El Salvadorren, Europa eta Mediterraneoko Zentro Sismologikoak (EMSC, ingelesezko sigletan) jakinarazi duenez.
Goizaldean izan da astindua, San Salvadorren 03:12 zirenean. Epizentroa hiriburutik 119 kilometro ipar-ekialdera kokatu da, 100 kilometroko sakoneran.
EMSCk bildutako datuen arabera, dardara "laburra baina handia" edo "itzartzeko bezain handia" izan da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea