Mundua -

Libiako gatazka

Negoziaketekin hasteko eskatu dio Gadafik NATOri

Muamar Gadafi Libiako presidenteak esan du prest dagoela su etena adosteko baina hori alde guztiek onartu behar dutela. Gaineratu duenez, ez du Libia uzteko asmorik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar Gadafi Libiako presidenteak NATOri elkarrizketak hasteko eskatu dio, modu horretan herrialde afrikarraren aurkako aire erasoekin amaitzeko. "Guk ez diegu erasorik egiten eta ez dugu itsasoa gurutzatzen (...) zergatik ari dira gure aurkako erasoak egiten?" galdetu du Gadafik gaur goizaldean telebista kate batek zuzenean egin dion elkarrizketan.

"Utzi zuekin negoziatzen, erasoetan parte hartzen ari zareten herrialdeekin negoziatzen" esan du. Koalizioko herrialdeak Libian petrolioa bilatzen ari badira, ez dagoela arazorik kontratuen gainean negoziatzeko. Gadafik ziurtatu du su etena lortzeko prest dagoela, baina gatazkaren alde guztiak inplikatuko baditu, ez bere indarrak soilik. "Libia prest dago su etena lortzeko, baina ezin du alde batetik soilik etorri", azaldu du telebista kate batean egin dioten elkarrizketa batean.

"Gu izan ginen su etenari ongi etorria ematen eta onartzen lehenak, baina NATOren erasoak ez dira geldidtu" esan du. Era berean, Gadafik azpimarratu du inork ez duela behartuko Libia uztera. "Ez dut nire herrialdea utziko (...), inork ezin nau behartu nire herrialdea uztera eta inork ezin dit esan beregatik borrokarik ez egiteko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea