Mundua -

Bin Laden hil dute

Espainia errepresaliei aurre egiteko prest dagoela esan du Rubalcabak

Espainiak 2. mailako alerta egoera duela jakinarazi du Espainiako Barne ministroak eta segurtasuna bermatzeko maila hori nahikoa dela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia muturreko terrorismo islamiarrari aurre egiteko "ondo prestatuta" dagoela adierazi du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak eta Bin Ladenen heriotza dela eta egon daitezkeen errepresaliei aurre egiteko alerta egoerako 2. maila "nahikoa" dela azaldu du.

Dena dela, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea Carme Chacon Defentsa ministroarekin eta Trinidad Jimenez Kanpo Harremanetarako ministroarekin bilduko da bihar Espainiako enbaxadak eta tropak babesteko neurri bereziren bat ezarri behar ote den ala ez aztertzeko.

Rubalcabak AEBetako tropek Bin Ladenen kontra Islamabaden egindako operazioaren garrantzia azpimarratu du, horrez gain azpimarratu du litekeena dela Al Kaidako liderraren jarraitzaileek mendekua hartzea.

"Espainiak arriskua badu, baina arrisku horri aurre egiteko prestatuta dagoela jakinarazi nahi dizuet", adierazi du Barne ministroak.

Joan den urrian nazioarteko terrorismoaren balizko ekintzen inguruko informazioa zabaldu zenean Espainia 2. mailako alerta egoera ezarri zuten eta maila hori "nahikoa" dela esan du Rubalcabak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea