Mundua -

Kronika Mexikotik

Prentsa askatasunarenak egin du Mexikon

Kazetarien kontrako mehatxuek arriskuan jartzen dutela adierazpen askatasuna salatu du Freedom House elkarteak.

Iñigo Bilbao

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Freedom House EEBBetako elkarte independenteak salatu duenez, Mexikon gero eta bertitzagoak dira indarkeria, drogen trafikoa eta kazetarien kontrako erasoak. Hain da larria egoera, elkarte horren aburuz ez dagoela prentsa askatasunik herrialdean. Urtero egin ohi duten zerrendan mailarik apalenean ipini dute Mexiko. Aurreko hamar urteetan prentsa askatasuna herrialdean "neurri batean libre" zela aitortzen zuten begirale estatubatuarrek.

Elkarteak atzo eman zuen ezagutzera "Prentsa Askatasuna 2011: Prentsa Askearen Mundu Mailako Inkesta" izeneko txostenean jaso dituzten ondorioak. Horien arabera, Giza Eskubideen aldeko elkarteak egiaztatu ahal izan du Mexikon nabarmen gutxitu dela prentsa askatasunak izan ohi zuen indarra, gaur egun Egipto, Honduras, Hungaria, Hego Korea, Turkia eta Ukranian bezalako herrialdeetan jazotzen denaren parekoa izatera arte.

Drogen trafikoak herrialdean duen eraginagatik eta, batez ere, Goberu mexikarrak Armadarren indar guztiak gaizkileen talde antolatuen kontra ipini dituelako, azken urteetan larri-larriak izan dira kazetarien kontra izandako erasoak, bahiketak eta hilketak. Horrek guztiorrek autozentsuaren bidezko uzkurdura suposatu du hedabideetan, eta erabateko inpunitatea herrialdean.

Txostenaren egileek azaldu dutenez, gaizkile talde armatuen erasoak gero eta bortitzagoak dira kazetarien kontra, ez bakarrik hedabideen lana oztopatu eta kontrolpean hartu nahi dutelako, baita ematen duten informazioa beraien mesedetara makurtu arazi nahi dutelako ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea