Mundua -

Iruzkina

AEBen mendekua berandu iritsi da

Bin Laden ia ahazturik zegoen, aspaldi utzi zion musulmanentzat erreferente izateari.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bin Ladenen hilketaz Estatu Batuek emandako bertsio ofizialak dio haren gorpua itsasora bota dutela. Eman duten azalpena zera da, lur eman izan baliote, haren hilobia muturreko islamiarrentzat erromesaldirako gune bihur zitekeela.

Bestalde, Che Guevararekin egin zuten bezala Bin Ladenen hilotza erakutsi izan balute, ikuskizuna egin izana leporatuko litzaieke estatubatuarrei; baita hildakoarenganako errespetu falta ere.

Dena dela, publiko egin beharko dute argazki edo bideoren bat Bin Laden hil dutela frogatzeko, herrialde musulmanetan asko baitira Washingtonen bertsioa sinesten ez dutenak. Estatu Batuen mendekuaren arazoa: beranduegi iritsi dela da.

Aspalditik zegoen Bin Laden ia ahazturik yihadistentzat salbu, musulmanen artean erreferentzia izateari utzi zion. Etsaiarekin borrokan hil izanak martir gisa ipintzen du eta duela urte batzuk musulman askoren artean izan zuen ospea itzul liezaioke. Badirudi, ordea, mundu musulmanak atzean utzi duela Al Kaeda. Urtarrilaz geroztik herrialde arabiarrak astindu dituzten manifestazioetan ez da Bin Ladenen argazki bat bera ere ikusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea