Mundua -

Venezuela

Guaido ikertuko dute, giza laguntzara zuzendutako dirua bidegabe erabiltzeagatik

Ustezko ustelkeria kasua argitara eman ostean, Guaidok ohar baten bitartez esan du diru hori gobernuz kanpoko erakunde batek eta agentzia aldeaniztunek kudeatzen dutela.

Juan Guaido. Argazkia: EFE
Juan Guaido
Juan Guaido. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tarek William Saab Venezuelako fiskal nagusiak iragarri du Juan Guaido oposizioko buruaren eta haren bi lankideren aurkako ikerketa abiatuko dutela, giza laguntzara zuzendutako dirua bidegabe erabiltzeagatik.

"Nazioarteko komunikabideek eta agintari nazionalek ustelkeriarekin lotuta zabaldu duten informazioaren harira, Ministerio Publikoak ikerketa penala hasi du", iragarri du prentsaurreko batean.

Asteburuan iritsi ziren lehen albisteak, orduan esan baitzuten Kolonbiara alde egin duten Venezuelako 1.400 militarrei zuzendutako dirua ustez bidegabe erabiltzen ari direla. Hain zuzen ere, Guaidok Indar Armatuei agindutakoagatik egin zuten ihes, trukean amnistia emango ziela hitzeman baitzien iheslari guztiei.

Saaben hitzetan, Guaidok eta haren lankideek "puztu" egin zuten Cucutan (Kolonbia) dauden militarren kopurua, diruaren zarrastelkeria justifikatzeko, "gastu pertsonaletarako eta alkoholean zein prostitutetan xahutzeko erabili baitzuten".

Ikerketa sakona

Ustezko ustelkeria kasua argitara eman ostean Guaidok ohar baten bitartez esan duenez, diru hori gobernuz kanpoko erakunde batek eta agentzia aldeaniztunek kudeatzen dute. Bestalde, ikerketa "sakona" iragarri du, eta Kolonbiako agintariei laguntza eskatu die horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Iruzurrak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Juan Guaidó Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak