Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Trumpek baieztatu du Iranen aurkako eraso bat agindu zuela, gauzatu ez bazen ere

Azkenean, baina, erasoa geldiaraztea erabaki zuen, neurriz kanpokoa izango zela eta biktimak eragingo zituela ondorioztatuta.

Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump.
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trumpek baieztatu du joan den ostegunean Ameriketako Estatu Batuak Iran erasotzeko zorian egon zirela, Teheranek drone estatubatuar bat behera bota zuela eta.

Trumpek erasoa agindu zuen, baina azken unean bertan behera uztea erabaki zuen, neurriz kanpokoa izango zela eta biktima ugari eragingo zituela ondorioztatuta.

"(Irango) hiru toki ezberdinetan erasoak egiteko prest egon gara bart, baina zenbat hildako izango ziren galdetu nuen: 150 pertsona hilko dira, erantzun zidan jeneral batek. Erasoaldia hasi baino hamar minutu lehenago dena geldiarazteko agindua eman nuen", azaldu du Twitter bidez.

Iranen tripulaziorik gabeko hegazkin estatubatuar bati horrelako eraso batekin erantzutea gehiegizkoa izango litzatekeela iritzi dio.

"Ez daukat presarik, gure indar militarrak ekintzarako prest daude, munduko militarrik onenak dira", azpimarratu du.

Horrela, bada, The New York Times egunkariak bart zabaldutako informazioa baieztatu du gaur Trumpek. Komunikabide horren arabera, Irango radar eta misil-bateriak bonbardatu behar zituzten, baina Trumpek hegazkinak airean zeudenean operazioa geldiarazteko agindu zuen.

2017an eta 2018an, Sirian bi eraso militar egitea agindu zuen Trumpek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Iran Donald Trump