Mundua -

Analisia

Kanadako hauteskundeek sekulako aldaketa politikoa eragin dute

Alderdi Kontserbadoreak erabateko gehiengoa lortu du bertako Parlamentuan lehen aldiz eta alderdi liberala eta Quebeceko alderdia izan dira galtzaile handiak.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bin Ladenen hilketak hedabideen arreta deitu duen arren, bada nazioarteko beste kontu garrantzitsurik. Horietako bat da esaterako, astelehenean Kanadan egindako hauteskundeen emaitza. Izan ere, sekulako aldaketa eragin du bertako hauteskunde-mapan.

Garaileak Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Demokratiko Berria izan dira. Stephen Harperrek gidatzen duen Alderdi Kontserbadoreak aurreko hauteskundeak irabazi zituen baina Parlamentuan gehiengo absolutua lortzen duen lehenengo aldia izan da.

Jack Laytonek gidatzen duen eta ideologia sozialdemokrata duen Alderdi Demokratiko Berriak, berriz, hirukoiztu egin du eserleku kopurua eta oposizioaren indar nagusia bilakatu da.

Galtzaileak alderdi liberala eta Quebeceko alderdia izan dira. Alderdi Liberala izan da Kanadako gobernuan urte gehien eman duena. Dena dela, zituen eserlekuen erdia baino gehiago galdu ditu. Quebequeko alderdiari dagokionean, honek Quebeceko ere ez du irabazi. Botoen ehuneko 23 lortu du; Alderdi Demokratiko Berriak, berriz, ehuneko 43. Aurreko Parlamentu kanadiarrean zituen 47 eserlekuetatik 4rekin gelditu da. Gauzak horrela, Quebeceko subiranotasunaren inguruko erreferendum bat deitzeko aukera are gehiago atzeratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea