Mundua -

Istripua izan eta 2 urtera

Air France hegaldiko ezbeharraren gorpuak berreskuratzen hasi dira

"Istripuaren nondik norakoak ulertzeko aurrerapauso oso handia" izan arren, kutxaren barneko datuak berreskuratzeko gai diren aztertu behar dute orain.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air France hegaldiko ezbeharraren gorpuak berreskuratzen hasi dira; Rio de Janeiro eta Paris arteko ibilbidea egiten zuen hegaldiak 2009an istripua izan zuenezn; guztira, 228 lagun zihoazen hegaldian, bilatze-lanetako gertuko iturriek jakinarazi dutenez.

Operazioak hainbat zailtasun ditu, besteak beste, bi urte igaro direlako eta Atlantikoan 3.900 metrora urperatua dagoelako.

Le Figaro egunkariaren arabera, hildako senide guztiak ez daude gorpuak berreskuratzearekin ados; batzuk berreskuratu nahi dituzte gorpuak lurperatzeko, eta beste batzuk, nahiago dute urpean jarraitzea.

Atzo ikertzaileek bigarren kutxa beltz bat aurkitu zuten; kabinako informazioak grabatzen dituen kutxa.

Lehen kutxa (hegan egiteko tresnen jarduera grabatzen zuena) joan den maiatzaren batean aurkitu zuten; bi kutxen kanpo itxura "ona" dqa, Jean-Paul Troadec ikerketako bulegoaren zuzendariak jakinarazi duenez.

"Istripuaren nondik norakoak ulertzeko aurrerapauso oso handia" izan arren, kutxaren barneko datuak berreskuratzeko gai diren aztertu behar dute orain, izan ere, 4.000 metrotik behera egon da eta baliteke grabazio tresnak kaltetu izana eta ezinezkoa izatea informazioa lortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea