Mundua -

Hauteskundeak

Ipar Irlandako alderdi nagusi bihurtu nahi du Sin Feinnek

Ipar Irlandako hiritarrak Parlamentuko hauteskundeetan parte hartzera deituta daude. Emaitza ez dago batere garbi eta litekeena da Sinn Fein, lehen aldiz, alderdirik bozkatuenean bihurtzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako hiritarrak Parlamentuko hauteskundeetan parte hartzera deitu dituzte. Ez dago emaitza iragartzerik, eta baliteke Sinn Fein izatea lehen aldiz alderdi bozkatuena.

Ez da erraza izango Sinn Feinek Alderdi Unionistak baino bozka gehiago lortzea, baina Ipar Irlandako hauteskunde sistema konplexuak aukera hori inoiz baino gehiago errazten du.

Orain arte, alderdi protestanteen eta katolikoen bozka euren komunitateetan bereizita zegoen eta ondorioz unionistak gailendu dira beti, gizartearen gehiengoa bait dute.

Baina koalizioko Gobernua osatu zutela bost urte direnean egoera politikoa asko normaldu dela diote Unionistek eta Sin Feinnek eta garai batean arerio zirenen arteko botoen transferentzia gertatzea litekeena dela uste dute.

Egun Alderdi Unionistak 36 eserleku ditu eta Sinn Feinek 28.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea