Mundua -
Iruzkina
Ikusmina Erresuma Batuko hauteskundeetan
Baliteke Sinn Fein alderdia bozkatuena izatea Ipar Irlandan.
Jesus Torquemada
Erresuma Batuan hauteskundeak dituzte gaur. Eskozian Galesen eta Ipar irlandan hauteskunde autonomikoak, udal hauteskundeeak Ingalaterran, eta horretaz gain, hauteskunde sistemaren erreformari buruzko erreferenduma leku guztietan.
Eskozian, Eskoziako Alderdi nazionalistak sortu du ikusmina, gobernuari eutsi nahi dio, azken lau urteetan ekologistekin lortutako akordioari esker. Eserlekuei dagokionez ez du gehiengo osoa lortuko, baina lehen indarra izan daiteke laboristen aurretik, eta beraz, gobernatzen segi ahal izango du.
Bere programan, legegintzaldi bukaeran egin beharreko subirautzaren inguruko erreferenduma aurreikusten da.
Ipar Irlandan, ematen du errepikatuko egin dela Unionisten eta Sinn Feinen arteko arteko gobernu koalizioa.
Galesen , bertako Parlamentuan, laboristen garaipena aurreikusten da. Eta Ingalaterrako udal hauteskundeetan kontserbadore eta laboristen arteko borroka.
Liberalek botoak galduko dituztela uste da Londresko gobernuan kontserbadoreekin koalizioa osatu ondoren. Liberal asko ez dago konforme koalizio honekin, Nick Clegg buruzagiak arlo askotan amore eman behar izan duelako David Cameronen aurrean.
Aldiz, Cameronek Cleggi eman dion gauza bakanetakoa, gaurko erreferenduma da. Proportzionaltasun gehiago eskatzen dute liberalek hauteskunde sisteman, hala eserleku gehiago eskuratzeko aukera izango dutelako.
Gaur egungo sistemarekin, liberalek iaz botoen ehuneko25 lortu zuten, baina Westmisterren soilik eserlekuen ehuneko 10 bereganatu zuten.