Mundua -
Eraso etnikoa
Gutxienez 23 pertsona hil eta 35 zauritu dituzte eraso etniko batean Mali erdigunean
Talde ezezagun baten erasoa jaso du peul etnia duen auzo batek. Maliko Gobernuak ez du oraindik hitz egin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 23 pertsona hil eta 35 zauritu dituzte ezezaguna den talde baten erasoa dela eta. Peul etnia bizi den Ouenkoro herrian gertatu da erasoa, Mali erdigunean.
Erasoa ekainaren 30ean izan zen Saran. Arma pisutsuen erabilerak hainbat desagertu ere utzi zituen.
Peul komunitateak, dogon komunitateko ehiztari tradizionalak hartu dituzte erasoaren egiletzat.
Hainbat iturriren arabera, bi etnia hauetako beste herrialdeetan ere izan dira borrokak.
Maliko Gobernuak oraindik ez du ezer esan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea