Mundua -
Errusia
14 militar hil dira Errusiako Armadaren urpekari batean izandako sutean
Armadak ikerketa bat jarri du martxan ezbeharra nola gertatu den argitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 14 militar hil ziren astelehenean Errusiako Armadaren urpekari batean izan zen sutean, Defentsa Ministerioak astearte honetan jakinarazi duenez.
Ozeanoan ikerketa zientifiko baterako datuak biltzen ari ziren bitartean piztu zen sua, eta errekuntzak eragindako gasa arnastuta hil ziren hamalau marinelak.
Tripulazioak garrak itzali, eta urpekaria Errusia iparraldeko Severomorskeko base militarrera eraman zuten.
Errusiako Armadak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea