Mundua -
Txile
Allenderen gorpua lurpetik aterako dute, maiatzaren 23an
Salvador Allende Txileko presidenteak bere buruaz beste egin zuen 1973ko irailaren 11n Monedako Jauregian, Augusto Pinochet estatu kolpea ematen ari zenean, bertsio zabalduenaren arabera.
Erredakzioa
Salvador Allende Txileko presidentearen gorpuak lurpetik aterako dituzte maiatzaren 23an, presidente ohiaren heriotzaren nondik norakoak argitzeko, Efe albiste agentziak Auzitegien bidez jakin duenez; bertsio zabalduenaren arabera, Allendek bere buruaz beste egin zuen.
Santiago Mario Carroza Apelazio Gorteko epaileak, ikerketaren arduradunak, zehaztu du gaur gorpua hobitik ateratzeko data; Santiagoko hilerri nagusian daude gorpuzkiak.
Radio Cooperativak jakinarazi duenez, Francisco Etxebarria auzitegiko mediku gipuzkoarrak parte hartuko du lan horietan.
Diktadurako biktimek eta agintaria zenaren senideek eskatu dute Salvador Allenderen gorpua hobitik ateratzeko. Allende 1973ko irailaren 11n hil zen, Monedako Jauregian, Augusto Pinochet estatu kolpea ematen ari zenean.
Oraingoan, dena den, adituek ez dute autopsiarik egingo, heriotzaren nondik norakoak ezagutzeko azterketak baino.