Mundua -

Italia

Pertsona bat hil da Stromboli sumendiaren erupzioan

Leherketa arratsaldean gertatu da, eta hainbat sute piztu dira sumendiaren magalean.

Italiako Estromboli sumendiaren erupzioa. Argazkia: EFE
Italiako Estromboli sumendiaren erupzioa.
Italiako Stromboli sumendiko erupzio bortitzak gutxienez hildako bat utzi du

1:42

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Italian, Stromboli sumendiaren erupzioan, Babes Zibileko iturriek baieztatu dutenez.

Biktima 35 urteko gizon italiar bat da, eta zauritua haren lagun bat. Biak batera ibilaldia egiten ari ziren sumendiaren inguruan, 400 metroko altueran, gidaririk behar ez den inguru batean.

Erupzioak ezustean harrapatu ditu, eta gizona sumendiak jaurtitako harriren batek jota hil omen da. Oraingoz ez dute gorpua erreskatatu.

Abisua jaso ondoren, suhiltzaileak joan dira bi mendizaleak ikusi dituzten aldera, baina ordurako bietako bat hilda zegoen.

Leherketa arratsaldean gertatu da, eta hainbat sute piztu dira sumendiaren magalean. Italiako agintarien arabera, erupzioa 16:46an izan da.

1985etik Italian izan den erupziorik gogorrena izan da azken hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Italia Lurrikaretan hildakoak