Mundua -
Fort Campbell (Kentucky)
Obama: 'Al Kaida akabatuko dugu'
Bin Laden hil zuen SEALS taldea saritu du AEBetako presidenteak. Unitate militar bati eman diezaioketen dominarik garrantzitsuena eman dio Obamak.
Erredakzioa
Osama Bin Laden terrorista iragan igandean hil zuen taldea zoriondu du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak eta "Al Kaida akabatuko" dutela agindu du.
Obama Kentuckyko Fort Campbell base militarrera joan da gaur. Bertan Al Kaidako buruzagia hil zuen SEALS taldea eta Itsas Armadako operazio berezietako agintariak pertsonalki zoriondu ditu. Era berean, Afganistanetik itzuli berri ziren soldaduen aurrean hitzaldia eman du AEBetako presidenteak.
Bin Laden hil zuen SEALS taldea saritu du AEBetako presidenteak eta unitate militar bati eman diezaioketen dominarik garrantzitsuena eman dio.
Soldaduen aurrean emandako hitzaldian, SEALS taldeak zoriondu ditu Obamak, "lana ongi egin dutelako". Era berean, Hegazkineriako Operazio Berezietako Zerbitzua goraipatu du, SEALS taldeak eraman zituztelako Fort Campbelleko pilotuek.
Presidentea txalo artean hartu dute soldaduek eta Joe Biden presidenteordeak aurkeztu du. AEBetako agintariaren hitzetan, "inteligentzia zerbitzuetako historiako operazio onenetarikoa izan da", baina operazioa martxan jartzeko erabakia "bere bizitzako zailenetakoa" izan dela onartu du.