Mundua -

Gerra Libian

Gadafiren tropei bortxaketa egotzi zien emakumeak Tunisiara aldegin du

Frantziako diplomatikoek lagunduta iritsi da Al Obaidi Tunisiako hiriburura. Bertan, "etorkizunean zer egin pentsatzen ari da" eta "Mendebaldeko Gobernu baten babesa lortzea" espero du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iman al Obaidi Libiako iraultzako aurpegi ezagunenetakoak Libiatik ihes egitea lortu du soldadu desertoreen laguntzarekin eta Tunisian da.

Iragan martxoan emakumea atzerriko kazetariak zeuden hotelean sartu eta Gadafiren aldeko 15 milizianok kolpatu eta eraso egin zutela salatu zuen. CNN telebista kateari iragarri dionez, ostegunean muga igarotzea lortu zuen errefuxiatuen dokumentazioa erabilita.

Al Obaidik Tripolitik Armadaren ibilgailu batean ihes egin zuen, aurpegia eztalita, begi bakarra agerian zuela.

Bidean poliziaren hainbat kontrol pasatzea lortu zuen familiaren eta soldadu desertore baten laguntzaz. Azken honek bere dokumentazioa erabili zuen kontroletan aurrera egiteko. Al Obaidik, aldiz, errefuxiatuen dokumentazioa erabili zuen.

Muga gaindituta, Frantziako diplomatikoek hiriburura arte iristen lagundu zioten. Bertan, "etorkizunean zer egin pentsatzen ari da" eta "Mendebaldeko Gobernu baten babesa lortzea" espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea