Mundua -
AEBetan
Bin Ladenen heriotza eragin zuen misioaren bideojokoa atera dute
"Kea desagertzean, zure azken helburua, Osama Bin Laden milaka estatubatuarren eta errugabeen hiltzailea, hilda ageri da", dio promoziorako zabaldutako orriak.
Erredakzioa
Osama Bin Ladenen heriotza eragin zuen operazioa bideojoko bihurtu du Kuma Games konpainiak. Jokoak Al Kaidako liderraren etxearen kopia digital zehatzak eskaintzen dituela ziurtatzen du.
KUMAWAR II: "Osama Bin Ladenen heriotza" da jokoaren izena eta astebetean egin dute. Terrorismoaren aurkako borroka ardatz duten bideojoko taldearen azken kapitulua da.
Igande honetatik aurrera, Interneteko erabiltzaileek bideojokoa 3Dn jaitsi dezakete eta SEAL AEBetako Marinako goi mailako taldeko kide bihurtu. SEALeko kideak izan ziren, hain zuzen, Bin Laden hil zuen operazioaren arduradunak.
"Kea desagertzean, zure azken helburua, Osama Bin Laden milaka estatubatuarren eta errugabeen hiltzailea, hilda ageri da", dio promoziorako zabaldutako orriak.Jokalaria arerioei gailendu kendu beharko zaie, inteligentzia datuak bildu eta arma biltegiak suntsitu.