Mundua -
Analisia
Europako Diru Sistema arriskuan
Greaziari laguntzeko Europar Batasuna prestatzen ari den plan berriak zatiketa handiak sor ditzazke Europar Batasunaren barruan.
Jesus Torquemada
Europar Batasunaren egoera lehertzeko zorian da. Greziak eta beste hainbat herrialdek dituzten arazo ekonomikoak gainerako kideen elkartasuna kinka larrian jartzen ari dira. Ikusi da uste baino elkartasun gutxiago dagoela eta norberak berekoikeriagatik ekiten duela.
Britania Handiak onartu du Irlandari interes hutsagatik lagundu ziola, banku britaniarrek diru asko galduko zuketeelako bestela; baina banku horiek ez dutenez galtzekorik Grezian, Londresi etzaio interesatzen Atenasi laguntzarik ematea. Aldiz, Alemaniak eta Frantziak Greziarentzako erreskate-plana handiagoa izan dadin proposatzen dute, iaz eman zitzaion 110mila miloi euroko erreskateari beste 25mila euro gehituz.
A zer nolako kasualitatea, Greziak hondoa joz gero banku alemaniarrak eta frantziarrak direla gehien arriskatzen dutenak. Irtenbiderik gabeko arazo ari da bilakatzen. Greziari maileguz eman zaion diruak ez du lortu zor publikoa gutxitzerik eta zorra finantzatzeko kostua jasanezin izango da laster.
Aukera guztiak dira txarrak. Bata: Grezia eurotik irtetea. Eta horrek lurrikara eragingo luke Eurpako moneta sisteman. Bestea: Greziaren ordainketa-etendura eta modu horretan, hartzekodunek maileguan emandako diruaren zati bat galduko lukete. Bankuak benetan beldurtzen dituen aukera da hau.