Mundua -

Sozialismoaren erreforma

Kuba, herritarrei bidaia turistikoak egiteko baimena ematea aztertzen

Neurri hori Kubak abian jarritako erreforma ekonomikoen artean dago; "turista gisa atzerrira bidaiatzeko politiken garapena" aztertzen ari da Gobernua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Castroren Gobernua herritarrei bidaia turistikoak egiteko baimenak ematea aztertzen ari da; baliteke, hortaz, kubatarrek atzerrian turismoa egiteko bidaiatzeko baimena izatea, erreforma ekonomikoen behin betiko agiriak jasotzen duenaren arabera.

Neurri hori Kubak abian jarritako erreforma ekonomikoen artean dago; "turista gisa atzerrira bidaiatzeko politiken garapena" aztertzen ari da Gobernua. Hori da Kubako Alderdi Komunistaren Kongresuan onartutako agiriko berrikuntzetako bat.

Astelehen honetan argitaratu dituzte, "eredu sozialista berritzeko eta herriak jasaten duen krisiari aurre egiteko”, Raul Castro presidenteak abian jarri eta Kubako Alderdi Komunistak onartutako erreforma ekonomikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea