Mundua -
Bilera
Marokoko eta Espainiako erregeek aldebiko harremanak indartu dituzte
Azken urtean izandako desadostasunak gainditu dituzte Mohamed VI.ak eta Juan Carlos I.ak.
Erredakzioa
Mohamed VI eta Juan Carlos I Marokoko eta Espainiako erregeek bi herrialdeen arteko harremanetako gai nagusiak eztabaidatu eta aldebiko harremanak sendotu dituzte gaur.
Juan Carlos I Yema el Fna plazako atentatua jazo ostean Marrakex bisitatu duen lehen estatuburua da. Jnane el Kbir egoitzan, jauregian, izandako bilerak bi orduko iraupena izan du. Bi buruzagiek azken urtean bi herrialdeek izandako desadostasunak gainditu dituzte bileran, Espainiako iturri diplomatikoen arabera.
Espainiako estatuburuak elkartasuna berretsi dio Marokori terrorismoaren aurkako borrokan, azken atentatu horren ostean.
"Aldebiko harremanen egoera ona" aztertu dute bi agintariek elkarrizketan, "azken gaizki-ulertuen ostean". Lankidetza ekonomikoa eta merkataritza bultzatzeko borondatea agertu dute bi erregeek.