Mundua -
Polizia operazioa
Sei ustezko terrorista islamiar atxilotu dituzte Frantzian
Duela astebete, Barne Ministerioak ohartarazi zuen Frantzia atentatu terroristen helburu izan litekeela, Osama Bin Ladenen heriotzaren ondorioz.
Erredakzioa
Frantziako Poliziak sei ustezko terrorista islamiar atxilotu ditu gaur Parisen eta inguruetan, herrialde hartako hedabideek jakinarazi dutenez.
Hain zuzen ere, operazioa Frantziako hiriburuan eta Stains (Seine-Saint-Denis) eta Garges-lès-Gonesse (Val-d''Oise) herrietan egin dute.
Duela astebete, Claude Gueant Barne ministroak ohartarazi zuen Frantzia atentatu terroristen helburu izan litekeela, Osama Bin Laden Al Kaidako buruaren heriotzaren ondorioz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea