Mundua -

SUTEA

Gutxienez 33 pertsona hil dira Japonian nahita eragindako sute batean

41 urteko gizon batek Kyoto Animation estudioetako eraikinean sartu eta likido sukoia bota zuen.

Kyotoko sutea (Japonia), 2019ko uztailaren 18an. Argazkia ETBko bideo batetik aterata.
Kyotoko sutea (Japonia), 2019ko uztailaren 18an.
Gutxienez 24 pertsona hil dira Japonian, nahita eragindako sute batean

0:50

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kyotoko (Japonia) animazio-estudio batzuetan nahita piztutako sutean, gutxienez 33 pertsona zendu dira, polizia-iturriek hiriko hedabideei adierazi dietenez.

Identifikatu gabeko 41 urteko gizon batek piztu zuen sutea. Kyoto Animation estudioetara sartu eta likido sukoia bota zuen. Hiru pisuko eraikinaren barruan, 70 pertsona zeuden.

Suhiltzaileek EFE agentziari esan diotenez, 37 pertsona eraman zituzten ospitalera, eta horietako 36 larri omen zeuden.

Sutearen ustezko erantzulea zaintzapean izango dute ospitale batean, Kyotoko Poliziak galdeketa egin arte.

40 suhiltzaile-kamioi joan ziren estudioetara sua itzaltzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak albisteak Japonia albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Asia azken ordukoa