Mundua -
AEBetan
10 urteko haur batek aita, talde nazi baten burua, tirokatu du
Jeff Hall alderdi neonazi baten buruzagiak armekiko zaletasun handia eta hitzaldi arrazista zituen. Poliziak baieztatu duenez, nahitako hilketa izan da eta horren arrazoiak ikertzen ari dira.
Erredakzioa
10 urteko seme batek bere aita tirokatu eta hil du AEBetako Kaliforniako hegoaldean, The New York Times kazetak zabaldi duenez. Gertakaria joan den maiatzaren 1ean izan zen, goizaldeko lehen orduetan. Haurrak aita tirokatu zuen etxearen egongelan. Poliziak baieztatu duenez, nahitako hilketa izan da. Hala ere, ikerkuntza martxan da, arrazoiak argitzeko asmoz.
Jeff Hall Ipar Amerikako talde neonazi baten burua zen. Talde honetako kideek armekiko obsesioa dute, mintzaldi arrazista eta indarkeria goraipatzen dute. "Gizarte zuri bat nahi dut", esan zuen Hallek behin, "bereizketan sinesten dut, nire bizia emango nuke bereizketagatik".
Halaber, Hall, 32 urtekoa, manifestazio bortitzetan eta gainerako ekitaldietan parte hartu ohi zuen tartean, muga igarotzen saiatzen ziren etorkinak "ehizatzen" zituen patruiletan parte hartu.
Hilabete amaieran eramango dute haurra epailearen aurrean. Hilketa leporatu diote eta defentsak adierazi duenez, baliteke erokeria alegatzea.