Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Jeffrey Epstein bermepean aske uztea baztertu du AEBko epaile batek

Azken orduetan zabaldutako artxiboko bideo batean, Donald Trump presidente estatubatuarra eta adingabeen sexu trafikoaz akusatutako Jeffrey Epstein aberatsa elkarrekin ikus daitezke.

Epstein auziko abokatuak, epaitegira sartzen. Argazkia: EFE
Epstein auziko abokatuak, epaitegira sartzen
Epstein auziko abokatuak, epaitegira sartzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkeko epaile federal batek Jeffrey Epstein sexu-trafikoaz akusatutako aberats estatubatuarra bermepean aske uztea baztertu du, pertsona arriskutsua dela eta ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta. Haren defentsak Manhattanen duen etxean egon ahal izatea eskatzen zuen, harik eta haren aurkako epaiketa hasi arte. Fiskaltza atxiloaldia etxean bete ahal izatearen aurka zegoen.

Martin Weinberg defentsaren abokatuaren esanetan, bere bezeroa prest zegoen epaileak ebatzitako bermea ordaintzeko, 100 milioi dolarreraino. Dena dela, epaileak atzera bota du eskaera hori, eta, beraz, Manhattango espetxean jarraitu beharko du. Poliziak uztailaren 6an atxilotu zuenetik dago bertan.

Fiskaltzak adingabeen sexu-trafikoa leporatzen dio Jeffrey Epsteini. Fiskaltzaren arabera, neskatoez abusatzeko sare bat osatu zuen New Yorkeko bere etxean eta beste bat Floridan.

Delitu horiek tarteko, 45 urteko kartzela-zigorra jar diezaiokete.

Azken orduetan zabaldutako artxiboko bideo batean, Donald Trump presidente estatubatuarra eta Jeffrey Epstein aberats estatubatuarra elkarrekin ikus daitezke. Hala ere, Trumpek berarengandik urrundu nahi izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump albisteak Abokatuak azken ordukoa