Mundua -
Krisi ekonomikoa Portugalen
Finlandiak Portugaleko erreskatea onartu du, baina baldintzekin
Finlandiak Portugaleko erreskatea onartuko du, baina Lisboak zenbait baldintza bete beharko ditu maileguaren itzultzea bermatzeko.
Erredakzioa
Iyrki Katainen alderdi kontserbadoreko burua eta jarduneko Ekonomia ministroaren hitzetan, Finlandiak Portugaleko erreskatea onartuko du, baina Lisboak zenbait baldintza bete beharko ditu maileguaren itzultzea bermatzeko.
Erreskateak Finlandiako alderdi politiko nagusien laguntza dauka, Benetako Finlandiarrak ultraeskuindar taldearena izan ezik.
Finlandiako bigarren alderdiaren babesa (SDP) erabakigarria izan da ganberaren gehiengoa lortzeko. Orain arte, kontserbadoreek, zentristek eta SFPk egin dute Portugalen erreskatearen alde.
Europar Gaietarako batzordeak ostiralean bozkatuko du Portugalen erreskaterako programa. Datorren astean, Finantza ministroek Ecofin-aren bilera egingo dute Finlandiaren jarrera ofiziala aztertzeko.
Katainenek (seguruenik Finlandiako hurrengo lehen ministroa izango dena) eta Jutta Urpilainen SPDko presidenteak gaur bertan egindako bilerei eta elkarrizketei esker lortu da akordioa.
Portugali baldintza berriak eskatzea defendatu du Katainenek. Ordaindean, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak 78.000 milioi euroko maileguak emango dizkiote Portugali, datozen hiru urteetan.