Mundua -
Sobibor kontzentrazio-eremua
5 urteko zigorra Demjanjukentzat, milaka judu hiltzen laguntzeagatik
Sobibor kontzentrazio-eremuan zaindari lana egiteagatik ezarri dio epaitegiak kartzela-zigorra. Demjanjuken abokatuek helegitea jarriko dutela jakinarazi dute.
Erredakzioa
Alemaniako epaitegi batek bost urteko kartzela-zigorra ezarri dio 91 urteko John Demjanjukeri, Holokausto bitartean 27.900 judu baino gehiago hiltzen laguntzeagatik.
Sobibor kontzentrazio-eremuan zaindari lana egiteagatik ezarri dio epaitegiak kartzela-zigorra. Demjanjuken abokatuek helegitea jarriko dutela jakinarazi dute.
Sobibor kontzentrazio-eremuko zaindari ohiaren kontrako beste epaiketa bat izan zen duela hogei urte Israelen. Hasiera batean heriotza-zigorra ezarri zioten Treblinkako kontzentrazio-eremuko zaindaria izateagatik. Azkenean, Israeleko Auzitegi Gorenak libre uztea erabaki zuen, frogek Demjanjuk salbuetsi zutelako.
Demjanjuk Ukranian jaio zen eta Simon Wiesenthal zentroak gehien bilatzen zituen kriminal nazietako bat da.