Mundua -

Lurrikara

Gutxienez 8 pertsona hil eta 60 zauritu dira Filipinetan izandako lurrikara batean

5,9ko lurrikara batek astindu du Itbayat udalerria. Autoritateek esan dutenez, dardara gehiago espero dira.

Lurrikarak utzitako hondamendiak. Argazkia: EFE
Lurrikarak utzitako hondamendiak. Argazkia: EFE
Itbayateko (Filipinak) lurrikarak utzitako hondamendiaren irudiak

2:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5,9ko lurrikara batek Batanetako probintziako Ibayat udalerria astindu du gaur, uztailak 27. Lurrikarak 8 hildako eta 60 zauritu baino gehiago utzi ditu.

Lurrikara, herriak 5,4ko dardara izan eta hiru ordura gertatu da. 'PhilStar' egunkariaren arabera, dardarak etxebizitza eta beste eraikinetan ere hondamendiak sortu ditu. Denbora gutxira, dardara gehiago izan dira.

Lehen lurrikara, Itbayak udalerritik 12 kilometrora izan da, bertako 4.16ean. Autoritateek adierazi dutenez, dardara gehiago espero dira. Hala ere, ez da tsunamirik espero.

Ricardo Jalad, hondamendien agentziako zuzendari exekutiboak, baieztatu duenez, lehen lurrikarak bost hildako utzi ditu. Gainerako 3ak errepikapenetan hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak 2024ko seismoak Asia albisteak Filipinak gaur Lurrikaretan hildakoak