Mundua -

AEBek maiatzaren 2an hil zuten

Pakistango Parlamentuak Bin Ladenen aurkako operatiboa gaitzetsi du

Ekintza militarrak beren subiranotasuna urratzen duela argudiatuta gaitzetsi dute Bin Ladenen aurkako operatiboa eta Estatu Batuekin dituzten harremanak berrikusteko deia egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako indarrek Osama bin Laden hiltzeko aurrera eraman zuten operatiboa gaitzesten duen ebazpena onartu du Pakistango Parlamentuak, bi ganberen saioa amaitu ostean. Era berean, Estatu Batuekin dituen harremanak berriro aztertzeko ere eskatu du.

12 puntutako dokumentua guztien adostasunarekin atera da aurrera. Hori baino lehen, Pakistango Inteligentzia agentziaren zuzendari orokorrak, Ahmed Shuja Pasha tenienteak, parlamentuko agerraldia aprobetxatu du bere agentziak Ipar Amerikarren operazioan izan zituen akatsengatik barkamena eskatzeko.

Parlamentariek ekintza militarra gaitzetsi dute, Estatu Batuen aldebakarreko ekintza izan zela eta horrek Pakistanen subiranotasuna urratzen duela argudiatuta, Geo TV telebista kateak azaldu duenez. Ebazpenaren arabera, gisa horretako aldebakarreko ekintzek nazioarteko legeak urratzen dituzte.

Pakistango Parlamentuak ohartarazi du Estatu Batuek berean jarraitzen badute, neurriak hartzea eztabaidatuko dutela; horien artean, esaterako, egun Afganistanen dauden nazioarteko tropei ematen dioten logistika arloko laguntzarekin amaitzea legoke.

Bestalde, legegileek Gobernuari Bin ladenen aurkako operazioa ikertzeko batzorde independente bat sortzea ere eskatu diote. Operazio hori maiatzaren 2an egin zen Abbottabad herrian, Islamabadetik 50 kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea