Mundua -

Jerusalem

Gazte bat hil dute Israelgo indar armatuek Silwan inguruan

Biktimari sabeleraino heldu zaio bota dioten bala, medikuek esan dutenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko palestinar bat hil da Jerusalemgo ekialdean, Silwan inguruan, segurtasun indarrei eraso egitean jasotako tiroaren ondorioz, Palestinako iturriek jakinarazi dutenez.

Milad Said Ayyash izeneko gaztea Al Mukasadgo ospitalera eraman behar izan zuten zauritu eta gero. Medikuen arabera, biktimari sabeleraino heldu zitzaion bota zioten bala. Zentrora iritsi zenean ez zeukan taupadarik eta, horrez gain, odol kopuru handia galdu zuen.

Poliziak esan duenez, gazteari bizitza kendu dion tiroa pistola batez egina zen eta ez errifle batekin, ebakuntza kirurgikoan bala atera ziotenean esan zuten bezala. Honez gain, Ayyashek molotov koktel bat jaurti zuen tirokatua izan baino lehen.

Hileta-elizkizuna Jerusalemngo ekialdean egingo dute eta Polizia lurperatze honen ondorengo protesta berrietarako prestatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea