Mundua -

Hondamendi naturalak

Ozeano Barean sortu den 6 graduko lurrikara batek El Salvador astindu du

Epizentroa La Libertad departamentuko kostaldearen aurrean erregistratu dute.

Epizentroa kokatu den lekua. Argazkia: EMSC
Epizentroa kokatu den lekua
Epizentroa kokatu den lekua. Argazkia: EMSC

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6 graduko indarra hartu duen lurrikara bat izan da El Salvador asteazken honetako gauerdian. Sismoak Ozeano Barean izan du epizentroa eta ez du, orain arteko informazioaren arabera, biktimarik eragin, Ingurumen eta Baliabide Naturalen Ministerioak azaldu duenez.

Dardara astearteko 23:54ean erregistratu dute (asteazkeneko 05:54ean GMT), eta hipozentroa 40 km-ra izan du. Horrez gain, epizentroa La Libertad departamentuko kostaldearen aurrean kokatu dute, esan du aipatutako iturriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Latinoamerika Lurrikarak