Mundua -
Armagh konderrian
Bi pertsona atxilotu dituzte Ipar Irlandan terroristak direlakoan
Susmagarriek 25 eta 26 urte dituzte eta goizean atxilotu dituzte. Segurtasun indarrak alerta egoeran daude Isabel II Erreginaren hurrengo bisitagatik.
Erredakzioa
Gizon bat eta emakume bat atxilotu egin dituzte Ipar Irlandan, Armaghgo konderrian. Poliziak jakinarazi duenez, atxiloketak, momentu honetan ez aktibo dagoen Irlandako armada errepublikarraren talde disidentearen aktibitate terroristekin lotura dutelakoan egin dituzte.
Bi susmagarriek 25 eta 26 urte dituzte eta goizean atxilotu dituzte. Lurraldeko polizia-etxe batean galdeketa egin diete.
Segurtasun indarrak alerta egoeran daude Isabel II Erreginak maiatzaren 17eta 20 bitartean Irlandara egingo duen bisitagaitik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea