Mundua -

Barne Ministerioak esanda

'Damututako' 6.000 protestari Poliziari errenditu zaizkio, Sirian

Protestetan parte hartzeko "engainatutako" guztiak absolbituko dituela esan du Gobernuak. Horretarako baldintza bakarra bete behar dute: maiatzaren 15a baino lehen errenditzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Barne Ministerioak zabaldutakoaren arabera, 6.131 pertsona agintariei errenditu zaizkie, damututa, Bashar Al Assad presidentearen kontrako protestetan parte hartu izanagatik.

Iturri berberen arabera, "damututako" guztiak aske utzi dituzte "aberriaren eta herritarren kontrako edozein ekintzetan parte hartuko ez dutela promestuta".

Maiatzaren 15 baino lehen errenditzen direnek zigorrik edo ondorio legalik ez dutela jasango agindu die Siriako Gobernuak.

Ministerioak, gainera, "armak izan eta testigantza faltsuak emateko legez kanpoko ekitaldietan" parte hartzeko "engainatutakoei" errenditzeko eta armak aginteriei emateko eskaera berriro egin die.

Bestalde, Giza Eskubideen aldeko Gobernuz Kanpolo Erakundeek (GKE) manifestarien kontrako errepresioak hildakoa eragitzen jarraitzen duela salatu dute. Larunbat honetan, ekintzaileek zabaldutakoaren arabera, gutxienez hiru pertsona hil dira Armada Tel Kelaj hirian, Homs probintzian, sartu denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea