Mundua -

Lurrikara

5,2 graduko lurrikara batek Mexiko ekialdea astindu du

Seismoaren epizentroa Juan Rodriguez Claratik 3 kilometro iparraldera kokatu dute, Veracruz estatuan.

Lurrikararen mapa. Iturria: Servicio Sismologico Nacional
Lurrikararen mapa.
Lurrikararen mapa. Iturria: Servicio Sismologico Nacional

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,2 graduko seismo bat izan da Mexikon abuztuaren 2an, ostirala, goizaldean, Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak aditzera eman duenez.

Lurrikararen epizentroa Juan Rodriguez Clara udalerritik 3 kilometro iparraldera kokatu dute, Veracruz estatuan, herrialdearen ekialdean, baina Oaxacan ere sentitu dute seismoa.

Sismologoen esanetan, 10 kilometroko sakoneran gertatu da lurrikara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mexiko Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak