Mundua -

Egipto

Lehergaiz kargatutako ibilgailu batek 20 hildako eta 47 zauritu utzi ditu Kairon

Aurreneko ikerketen arabera, "autoa beste leku batera eramaten ari ziren operazio terrorista batean erabiltzeko".

Egiptoko Minbizia Institutu Nazionalaren fatxada, leherketaren ostean. Argazkia: EFE
Egiptoko Minbizia Institutu Nazionalaren fatxada, leherketaren ostean.
Gutxienez 19 pertsona hil dira Kairon izandako leherketa batean

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren itzalpean jardunaldi beltza bizi izan du Egiptok berriro. Ustez lehergaiz kargatutako ibilgailu batek eztanda egin du Kairoko ospitale baten aurrean, nahiz eta beste toki batean erabiltzeko asmoa izan. Dozenaka hildako eta zauritu utzi ditu.

Gertakaria gauerdian jazo da. Kontrako noranzkoan zihoan ibilgailua erdialdeko etorbide batetik, Nilo ibaiaren alboan. Beste auto batzuen kontra talka egin ondoren eztanda egin du. Gutxienez 20 hildako eta 47 zauritu utzi ditu.

Hasiera batean, oxigeno bonba batez hitz egin dute, ondoren abiadura handian izandako talka aipatu dute, baina azkenean Barne Ministerioak gaur jakitera eman duenez, ibilgailuak "lehergaiak" zeramatzan eztandaren unean.

Aurreneko ikerketen arabera, "autoa beste leku batera eramaten ari ziren operazio terrorista batean erabiltzeko". Horregatik, leherketaren tokia erasoaren helburua zenik baztertu du Ministerioak, baina ez du xehetasun gehiagorik eman.

Autoa duela hilabete batzuk lapurtu zuten Munufiya probintzian, Kairoko iparraldean, Niloren deltan; "lehergaiak zeramatzan, eta talka egin duenean eztanda egin du".

Gertatutakoa Egipto-Hasm mugimendu armatuari egotzi diote agintariek. Al-Ikhwan al-Muslimimekin lotzen ditu Gobernuak. Azkenaldian ez du erasorik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Egipto